Inauteriak 2025

Batzuk zezenarekin eta besteak armairuak astinduz, Jai Karnabal arratsaldean

Andoni Elduaien 2025ko mar. 2a, 18:09

LGTBI+ kolektiboak eta udalak sustatuta, Astindu armayuek egitasmoa egin dute aurrenekoz Azoka Plazan. Zezen sokamuturra, berriz, kalerik kale ibili da. Musikak borobilduko du aurtengo urteko Elegante Eguna.

Elegante Eguna ari da poliki-poliki aurrera egiten. Goizean bezala, arratsaldean ere ez da falta izan festarik: batetik, LGTBI+ kolektiboak eta udalak sustatuta, Astindu armayuek egitasmoa izan dute aukeran herritarrek. Gaurko eguneko berrikuntza nagusia izan da Azoka Plazan egin duten festa; goraino bete da gunea. Bestetik, gaurko egunez ohikoa den sokamuturra ere izan da, eta jende ugari bildu da kalerik kale egindako egonaldietan.

Gaurko eguna musikarekin borobilduko dute azpeitiarrek. 19:30ean hasita, Gauerdi txaranga ibiliko da kalerik kale. Plazan, berriz, Obaneuke musika taldeak erromeria eskainiko du. 20:00etan iritsiko da, azkenik, Skapaie elektrotxarangaren kalejira. Jai Karnabalari azken ukitua eman nahi dionak izango du horretarako aukera. 

Hona hemen Elegante Eguneko azken hitzorduak:

  • 19:30. Gauerdi txaranga.
  • 19:30. Obaneuke taldearekin erromeria, plazan.
  • 20:00. Skapaie elektrotxaranga.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide