Jantzi eta karroza ikusgarriak atera zituzten atzo Astelehen Karnabalez herritarrek kalera, eta mozorro lehiaketarako sariak hautatzeko aukera zabala izan zuten horretan jardun zutenek. 23:30ean banatu zituzten lehiaketako sariak plazako kioskoan udal ordezkariek.
Honakoak izan ziren sarituak:
Banakakoetan:
1. saria: Elkanoren lur hartzea, 200 euro.
2. saria: Alizia Marabilen lurraldean, 150 euro.
3. saria: Sos Arroza, 100 euro.
Taldekoetan:
1. saria: Telefonica, 900 euro.
2. saria: El zazpiko, 750 euro.
3. saria: Ijituek, 550 euro.
4. saria: Brexit, 350 euro.
Azpeitiko karnabalek gaur iluntzera bitartean segida izango dute. Hona gaurko egitaraua:
- 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
- 16:00-20:00. Jolas parkea Izarraitz frontoian.
- 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta banda gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea bera egingo du.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 18:00. Irulitxa txaranga.
- 20:00. Suzko zezena plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.