Kulturartekotasunaren eta euskararen erronkak izango dituzte hizketagai asteazkeneko guraso eskolan

Nerea Uranga 2025ko mar. 10a, 16:42

Mondragon Unibertsitateko Amelia Barquin izango da hizlarietako bat. (Hiruka)

Mondragon Unibertsitateko Amelia Barquin eta Karmele Perez eta UEMAko Eneritz Albizu ariko dira hizlari, 18:00etan, Basazabal jauregian. Martxoko guraso eskoletan arrazakeria eta kultur aniztasuna lantzea erabaki dute Azpeitiko Udaleko Hezkuntza batzordeko ordezkariek, hiru hitzalditan. Horietako aurrenekoa da asteazkenekoa.

Aurreko ikasturtetik, Kulturartekotasuna eta Euskara Azpeitian izeneko egitasmoa martxan dago herrian. Euskararen erabilerari eustea da haren helburua, beti ere atzerritar jatorriko familiekin komunikazioa bermatuz eta herrian dauden kulturen arteko harremanak eraikiz eta haien parte hartzea sustatuz. Martxoko guraso eskoletako aurreneko saioan erronka horiei buruzko gakoak azalduko dituzte Amelia Barquin eta Karmele Perez Mondragon Unibertsitateko kideek eta Eneritz Albizu UEMAko ordezkariak.

Hitzaldi hori etzi, asteazkena, izango da, 18:00etan, Bazabal jauregian. Guraso eskoletako saio bat izan arren, nahi duten herritar guztientzako irekia dela azaldu du saioa antolatzeaz arduratu den Azpeitiko Udaleko Hezkuntza batzordeak. Saio horretan, euskaratik gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko dute, eta zerbitzu hori behar dutenek aurrez eskatu beharko dute 943-25 50 06 telefono zenbakira deituta edo ekorta@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.

Martxoko guraso eskoletan arrazakeria eta kultur aniztasuna lantzea erabaki dute Azpeitiko Udaleko Hezkuntza batzordeko ordezkariek. Hiru saio antolatu dituzte gaia ertz desberdinetatik lantzeko, eta saioetako aurrenekoa izango da asteazkenekoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide