Salve Maria filma ikusi ahal izango da igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute. Emanaldietarako sarrerak aurrez Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira, eta emanaldi bakoitzaren aurretik Soreasuko leihatilan.
Mar Coll zinema zuzendari katalanaren pelikula da Salve Maria. Iaz estreinatu zuen, eta Mariaren istorioa kontatzen du, ama izan berri den idazle gaztearena. Gertaera izugarri baten berri izango du Mariak: emakume frantses batek hamar hilabeteko bikiak ito ditu bainuontzian. Maria obsesionatu egingo da gertaera horrekin, eta infantizidioaren itzala izango du zelatan.
Aste honetan ez dute haurrentzako filmik emango, Euskelelea ikuskizuna egingo dutelako igandean, Soreasu antzokian.