Aniztasun kulturalaz eta arrazakeriaz hitzaldia eskainiko dute asteartean

Julene Frantzesena 2025ko mar. 17a, 09:22

Basazabal jauregia.

Itziar Gorostidi eta Abdoulaye Sarr SOS Arrazakeria elkarteko kideek eskainiko dute solasaldia, 18:00etan hasita, Basazabal jauregian. Martxoko guraso eskolen barruan eskainiko dute hitzaldia.

Martxoko guraso eskolen barruan, beste solasaldi bat izango da bihar, asteartea. Kultur aniztasuna eta arrazakeria izenburupean eskainiko dute hitzaldia, Itziar Gorostidi eta Abdoulaye Sarr SOS Arrazakeria elkarteko kideek.

Arrazakeriaren jatorriaz, narratiba berrien eraikuntzaz eta gizartean dauden rolei buruz ariko dira, besteak beste. Elebitan izango da solasaldia, 18:00etan, Basazabal jauregian.

Hirugarren eta azken hitzaldia hilaren 27an, ostegunez, izango da. Migrazio prozesuak izango dituzte hizketagai, batez ere, horri lotutako zurrumurruak eta jarrerak. Xabier Aierdi Begirune fundazioko kideak eskainiko du saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide