Martxoko Guraso Eskolen bigarren saioa egin zuten atzo arratsaldean Basazabal jauregian. SOS Arrazakeria elkarteko Itziar Gorostidik eta Abdoulaye Sarr-ek gidatu zuten saio hori. Kultur aniztasuna eta arrazakeria zen hitzaldiaren izenburua, eta arrazakeriaz, haren jatorriaz eta haren bueltako dinamikez gehiago jakiteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek.
Datorren asteko ostegunean, martxoaren 27an, osatuko dituzte martxoko Guraso Eskolak. Hirugarren saio horretan, Begirune fundazioko Xabier Aierdik Migrazio prozesuak: zurrumurruak eta jarrerak izeneko saioa eskainiko du Basazabalen, 18:00etan.