Batzar irekia egingo du asteartean Azpeitiko Gure Eskuk

Nerea Uranga 2025ko mar. 21a, 08:10

'Herri libre bat' dinamikaren aurkezpenean Gure Esku taldeko hainbat kide, martxoaren 5ean, Azpeitiko Azoka Plazan.

Gure Eskuk nahi duten herritar guztientzako irekia den batzarra egingo du asteartean, Herri libre bat dinamikaren barruan. 18:00etan izango da bilkura, Basazabal jauregian.

Azpeitiko Gure Eskuk batzar irekia egingo du datorren asteartean, martxoaren 25ean, 18:00etan. Basazabal jauregiaren bigarren solairuko aretoan egingo dute bilera, eta hitzorduan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Euskal Herriaren burujabetzaren eta nazio aitortzaren borrokan bidelagunak elkartzeko erronka duen Herri libre bat dinamika aurkeztu zuen jendaurrean martxoaren 5ean, Azpeitiko Gure Esku taldeak, Azoka Plazako aretoan. Izan ere, ekainaren 7an Bilbon egingo den manifestazioari begira eskualdeko batzordeak indartu nahi ditu Gure Eskuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide