Azpeitiko Gaztetxea Gazte Astean murgilduta dago astelehenetik. Larunbatera bitartean antolatutako ekintzei txupinazoarekin ekin zieten, eta atzo henna eta DJ tailerrak egin zituzten Gaztetxean bertan. Eguraldi ona izanda, henna tailerra Gaztetxearen atarian egin zuten, baina DJ tailerrerako barrura sartu ziren gazteak.
Egunero dituzte ekintzak antolatuta, eta gaur asteazkena, Emakume langileok lehen lerroan egotearen beharrezkotasunaz izeneko solasaldia izango dute, 18:00etan, Gaztetxean. Bihar, berriz, mus txapelketa antolatu dute Gaztetxean (17:00) eta txapelketa jokatu nahi ez dutenek futbolinean ibiltzeko aukera izango dute. Etzi ostirala, urtero bezala, parrilladaren eta parodiaren txanda izango da.
Larunbatean Gazte Eguna ospatuko dute. 10:00etan, Xoxoteko igoera egingo dute bigarrengoz. Dagoeneko igoeran izena emateko aukera idute igoeran parte hartu nahi dutenek.
Larunbatean plazatik aterako dute Xoxoteko igoeran parte hartuko dutenek, eta behin gora iritsita, hamaiketakoa egingo dute trikitilariek lagunduta. Ondoren 15:00etan hasita, bazkaria egingo dute Azoka Plazan. Gauean kontzertuen txanda izango da, eta emanaldi bana eskainiko dute Enbata Lorade, Hauek eta Mirabe musika taldeek. Sarrerak bost euro ordaindu beharko dira.