Hainbat lagun batu ziren atzo 17:00etan Gaztetxean, Gazte Astearen laugarren egunean antolatutako mus txapelketan parte hartzeko. Musa atsegin ez duenak, gainera, futbolinean eta mahai-tenisean aritzeko aukera izan zuten.
Astelehenean abiatu zen Gazte Astea azken txanpan sartzen ari da. Gaur iluntzean parrillada egingo dute eta, ostean, parodiarako tartea zabalduko dute, urtero egin ohi duten eran.
Alta, biharkoa izango da Gaztetxeak antolatzen duen ekimenaren egun handiena. Goizean Xoxoteko igoera egingo dute, eta 15:00etan hasita, bazkaria Azoka Plazan.
Gauean kontzertuen txanda izango da, eta emanaldi bana eskainiko dute Enbata, Lorade, Hauek eta Mirabe musika taldeek. Sarrerak bost euro ordaindu beharko dira.