Larunbatean kirola izango da protagonista nagusia Azpeitian –Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK lasterketak egingo dituzte–, baina ez bakarra; izan ere, zapatu gauean Urtz talde entzutetsuak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean.
22:00etan hasita, Eraldatzen eta Urtz taldeek emanaldiak eskainiko dituzte, eta sarrerak oraindik ere eros daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamasei euroren trukean.