Azpeitiak joan den astean hasi zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Adunaren kontra jokatuz eskuzko txapelketaren final hamaseirenetako joanekoa, eta hiru partidak irabazi zituzten Ilunpekoek. Bueltako partidak bihar, ostirala, 21:00etan hasita jokatuko dituzte Azpeitiko eta Adunako pilotariek, Izarraitz pilotalekuan.
Biharkoan, kadete mailako partida Ilunpeko Iker Ansola eta Unai Beristain pilotariek jokatuko dute. Gazte mailako partidan Iñigo Sarasua eta Jokin Artetxe ariko dira, eta nagusien mailan Iker Egigurenek eta Urtzi Egigurenek osatuko dute Azpeitiko bikotea. Azpeitikoen botilleroa, berriz, Josu Uzkudun izango da.
Kanporaketa gaindituz gero, Alegia edo Oñati izango du aurkari Azpeitiak; joanekoan Alegikoak nagusitu ziren, 3 eta 0. Dena den, ikusteko dago itzulerako partidak jokatuta aldeari eusten al dioten herri horretako pilotariek.
Larruzko paleta eta pala motza
Larruzko paletako eta paa motzeko Herriartekoa, berriz, asteburuan hasiko da. Igandean, maiatzaren 11n, jokatuko ditu Azpeitiak final laurdenetako neurketaren joanekoak Debaren kontra, 12:00etan, Debako Aldats pilotalekuan.
Eneko Martijak eta Urtzi Lopetegik ordezkatuko dute Ilunpe larruzko paletan, eta Asier Egiguren Bikutze-k eta Mikel Sanchezek, pala motzean.
Gaztetxoen eskuzko beste partidak
Asteburu honetan eskuzko binakako nahiz banakako beste pilota txapelketetako partidak ere jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek.
Bihar, ostirala, binaka hiru partida jokatuko dituzte, 19:00etan hasita, Frontoi Txikin:
- Ilunpe vs Bergara 2.Infantilak, bigarren maila.
- Ilunpe 2 vs Soraluze. Kimuak, lehen maila.
- Ilunpe 1 vs Bergara. Kimuak, lehen maila.
Larunbatean, lau eta erdiko eskuz banako lau partida izango dira, 15:30ean, Izarraitz pilotalekuan:
- Larramendi (Ilunpe) vs Goikoetxea (Murumendi). Kadeteak, bigarren maila.
- Clavijo (Ilunpe) vs Egaña (Alde Zaharra). Kadeteak, bigarren maila.
- Aranguren (Ilunpe) vs Izagirre (Behar Zana). Jubenilak, bigarren maila.
- Sarasua (Ilunpe) vs Castro (Tolosa). Jubenilak, lehen maila.
Igandean ere lau eta erdiko eskuz banakako partidak jokatuko dituzte, 10:00etan, Izarraitz pilotalekuan:
- Ansola (Ilunpe) vs Otaegi (Behar Zana). Kadeteak, lehen maila.
- Egiguren A. (Ilunpe) vs Olasagasti (Behar Zana).