Azken ostiraletan bezala, gaur ere Karmelo Etxegarai ikastolako hezkuntza komunitateak kalitatezko eskola publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin ditu Perdillegiko nahiz Euskal Herria kaleko ikastetxeetako atarietan, 17:00etan.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, urtea hasi zenetik bederatzi greba egin dituzte irakasleek, eta oraingoz, sindikatuak ez dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ados jarri. Akordiorik lortu ezean, datorren astean beste bost eguneko greba deialdiari eutsiko diote.