Domusa Teknik lasterketetarako dortsalak-eta jasotzeko txanda

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 9a, 18:07

Domusa Teknik 40 eta 15 MLK lasterketetarako dortsal banaketa, gaur, Azoka Plazan.

17:30ean hasi dira kirolariak zapatuko lasterketarako materiala jasotzen. Gaur 20:00ak arte egongo dira antolatzaileak eta boluntarioak Azoka Plazan eginkizun horretarako; eta bihar, 06:00etatik 07:30era arte.

Atzera kontaketan sartuta daude Domusa Teknik 40 eta 15 MLK mendi lasterketen parte hartzaileak, antolatzaileak eta boluntarioak.

Bihar, maiatzak 10, 08:00etan irtengo dira plazatik 65 kilometroko probako 600 korrikalariak, eta 09:00etan 26 kilometroko proban izena eman duten 350ak. Baina horiek guztiek beren dortsalak eta bestelako materiala jaso beharko dute aurretik, eta gaur bertan hasi dira horiek banatzen Azoka Plazan lasterketaren antolatzaileak eta boluntarioak.

17:30etik ari dira eginkizun horretan eta gaur 20:00ak arte jarraituko dute han; bihar, berriz, 06:00etatik 07:30era banatuko dituzte dortsalak Azoka Plazan.

Egitaraua

Domusa Teknik 40 eta 15 MLK lasterketen eta horien bueltan hitzorduz betetako eguna izango da biharkoa. Hona hemen, egitarau osoa:

Plazan eta Alde Zaharreko kaleetan:
06:00-07:30. Dortsalen banaketa, Azoka Plazan.
07:15. Domusa Teknik 40 MLK korralitoa.
07:45. Korrikalari nabarmenen aurkezpena, plazan.
08:00. Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren irteera, plazan.
08:30. Domusa Teknik 15 MLK korralitoa.
08:45. Korrikalari nabarmenen aurkezpena, plazan.
09:00. Domusa Teknik 15 MLK irteera.
10:55. Domusa Teknik 15 MLK lehen korrikalaria helmugan.
13:45. Domusa Teknik 40 MLK lehen korrikalaria helmugan.
15:00-20:30. Olber DJa, plazan.
18:30. Azketa ahots taldea, plazan.
20:00. Domusa Teknik 40 MLK azken korrikalariari ongietorria.
20:15. Sari banaketa, plazan.
20:30. Elektrotxaranga, Perez Arregi plazatik abiatuta.
22:00. Urtz eta Eraldatzen taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.

Gune urdinean:
09:55. Domusa Teknik 15 MLK lehen korrikalariari ongietorria.
11:00-13:00. Sentsilizazio jolasak eta photocall urdina.
11:00- 18:30. Puzgarriak eta jolas inklusiboak.
12:30. Domusa Teknik 40 MLK lehen korrikalariari ongietorria.
12:00-16:00. Pintxoak eta edariak, Eusko Labelen eskutik.
17:45. Domusa Teknik 40 MLK azken korrikalariari ongietorria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide