Haroko hilketa matxista salatu dute

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 9a, 19:50

Azpeitiko Sare Feministak Haroko hilketa salatzeko deitutako elkarretaratzea. (Mailo OIarzabal)

Azpeitiko Feministen Sareak deitutako elkarretaratzea babestu du herritar ugarik arratsaldean plazan. Itaiak, berriz, eguerdian egin du protesta, Landetan.

Joan den apirilaren 25ean Haron (Espainia) gizon batek hildako emakumea Gasteizkoa zela jakin zen atzo, eta gaur, aurten Euskal Herriko emakumeei erasan dien hirugarren hilketa matxista hori salatzeko protestak egin dituzte Azpeitian.

19:30etik aurrera, herritar ugari elkartu da plazan, Azpeitiko Feministen Sarearen deialdia babestuz. Aski da! Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! leloak irakur zitezkeen plazara atera duten pankartan. Azpeitiko Udalak ere bat egin du Feministen Sarearen protestarekin, eta Haroko hilketa matxista salatzeko oharra plazaratu du goizean.

Urola Erdiko Itaiak, berriz, eguerdian egin du protesta, Landetan; "indarkeria matxistarekin amaitzera bidean, erantzun kolektiboa antolatzeko deia" egin du antolakundeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide