Elene Vilesek ez du Realean jarraituko

Aitziber Arzallus 2025eko maiatzaren 11

Elene Viles. (Utzitakoa)

Erdilari azpeitiarra 2018an iritsi zen Realera eta azken bi denboraldiak lehen taldean egin ditu. Klub txuri-urdinak jakinarazi duenez, aurten taldean ibili diren jokalarietatik bederatzik ez dute segituko datorren denboraldian, eta horietako bat Viles izango da.

Elene Viles azpeitiarrak ez du Realean jarraituko. Klub txuri-urdinak ostiralean jakinarazi zuen zein jokalarik ez duten jarraituko datorren denboraldian; bederatzi izen eman zituen, horien artean Vilesena.

2018an iritsi zen azpeitiarra Lagun Onaketik Realera, Haizea Urangarekin eta Mirari Uriarekin batera. Aurreneko urteak bigarren taldean egin zituen, nahiz eta txapelketa batzuetako partidaren bat edo beste jokatzeko aukera izan zuen lehen taldearekin. Lehen taldearekin debuta 2021eko irailean egin zuen erdilariak, Valentziaren kontrako partida batean, eta azken bi denboraldietan talde nagusiko jokalaria izan da. Iaz Espainiako Koparen txapeldunorde izan zen Realarekin; minutuk batzuk jokatzeko aukera eta guzti izan zuen Bartzelonaren kontrako finalean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide