Gipuzkoako Herriarteko eskuzko Txapelketaren final hamaseirenetan Aduna gailenduta, Azpeitiak Alegia du aurkari final zortzirenetan. Atzo arratsaldean jokatu zituzten joaneko hiru partidak Alegiako Elorri pilotalekuan, eta hiru partidatatik bi irabazi zituzten Ilunpe pilota elkartekoak.
Kadete mailako partidan, 16 eta 22 gailendu ziren Ilunpeko Arsuaga eta Mendizabal pilotariak. Gazte mailako partidan, 6 eta 22 irabazi zuen Iturralde eta Artetxe bikoteak. Nagusien mailako partidan, ostera, 22 eta 13 galdu zuen Ilunpeko Egiguren-Egiguren bikoteak.
Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako partidak Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, baina oraindik zehazteke daude eguna eta ordua.