Landetako (Okzitania) Music'O Choeur ahots talde mistoak kontzertua eskaini zuen atzo, igandearekin, Elosiaga auzoko Luzia Donea baselizan. 70 bat lagun elkartu ziren han arratsaldean, Jose Agustin Huiziren ekimenez eskaini duten emanaldian.
Music'O Choeur abesbatzaren kontzertuak bi zati izan zituen: lehenik kantu frantsesak kantatu zituzten, eta segidan, gospelak. Halaber, Huizik sortutako euskarazko kanta bat ere abestu zuten abesbatzako kideek.