Euskaraldia 2025

Hikaldia hauspotuko du ostegunean Soreasun emango duten 'Zopa' antzezlanak

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 20a, 12:30

'Zopa' antzezlaneko aktore taldea. (Goiberri)

Segurako Xirikara umorezko antzerki taldeak sortutako antzezlana ostegunean iritsiko da Azpeitira. Euskaraldiko egitarauaren baitan programatu dute hitanoa ardatz duen emankizuna.

Euskaraldiko egitarauaren baitan, hitanoa ardatz duen Zopa antzezlana taularatuko dute ostegun honetan 19:00etan Soreasu antzokian. Idoia Uranga Azkoitiko zuzendariak gidatu du lana, eta Mirari Martiarena umoregileak idatzi du gidoia. Emanaldi aproposa izango da Azpeitiak parte hartzen duen Hikaldiari bultzada emateko.

Segurako Xirikara umorezko antzerki taldeak sortu zuen antzezlana, hitanoa bultzatzeko helburuarekin, eta antzezleak 25 eta 78 urte arteko segurarrak dira, antzerki taldean sorreratik dabiltzanak: Aiora Juantorenak, Maider Hernandez, Arantxi Santesteban, Luli Telleria, Koldo Alustiza, Olatz Etxeberria eta Ekiñe Izagirre. Umorezko obra bat da, eta erretiro espiritual bat du kontakizunaren oinarrian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide