Herriartekoaren final zortzirenetako itzulikoa jokatuko du ostiralean Azpeitiak Izarraitzen

Nerea Uranga 2025ko mai. 21a, 16:31

Alegiako eta Azpeitiko pilotariak elkarren aurka, joan den ostiralean, Alegiako Elorri pilotalekuan. (Utzitakoa)

Alegiaren kontra ariko dira Ilunpe pilota elkarteko pilotariak. 21:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Joanekoa 2-1 irabazita dute.

Gipuzkoako Herriarteko eskuzko txapelketaren final zortzirenetako bueltakoa jokatuko du Azpeitiak Alegiaren kontra etzi, ostirala, 21:00etan Izarraitz pilotalekuan. Abantailarekin helduko diote Ilunpeko pilota elkartekoek itzulikoari, joanekoa 2-1 irabazi baitzuten joan den asteburuan; kadeteetan 16 eta 22 gailenduta, gazte mailan 6 eta 22 irabazita eta nagusietan 22 eta 13 galduta.

Ostiralean, Josu Uzkudun botilero dutela honako pilotariak ariko dira Azpeitiaren izenean: kadete mailako partidan Ioritz Arsuaga eta Markel Mendizabal (ordezkoa Iker Ansola izango da); gazte mailako partidan Mikel Iturralde eta Jokin Artetxe (ordezkoa Iñigo Sarasua izango da); eta nagusien mailako neurketan Iker Egiguren eta Haritz Larrañaga (ordezkoa Eneko Odriozola dela).

Beste txapelketetako neurketak

Ostiralean Herriarteko jardunaldiaren aurretik, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako bi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan. 18:30ean hasita honako pilota partidak izango dira:

  • Aranguren (Ilunpe) vs Azkoitia (Azkoitiko Oteiza). Gazteak, bigarren maila.
  • Clavijo (Ilunpe) vs Alvarez (Gure Txeru). Kadeteak, bigarren maila.

Larunbatean eskuz banakako lau eta erdiko pilota txapelketako beste partida bat jokatuko dute, 16:00etan, Izarraitz pilotalekuan:

  •  Iturralde (Ilunpe) vs Aburuza (Pagazpe). Gazteak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide