Urtero bezala, maiatzarekin batera hasi da martxan Haujijijai festa batzordea. Atzo, asteazkenez, egin zuten saninazioak antolatzeko aurreneko bilera irekia plazako kioskoan, eta 30 bat gazte animatu ziren hitzordura. Aurten, festetarako batzarrak antolatzeko deialdia egitearekin batera, mezu bat zabaldu nahi izan du Haujijijaik: "Guk ez baditugu antolatzen inork ez ditu antolatuko". Modu horretan, gazte orori egin diote antolaketa lanetara eta ekarpenak egitera animatzeko deia.
Datozen asteetan ere plazako kioskoan egingo dituzte saninazioetako ekintzak antolatzeko batzarrak, asteazkenetan, 21:00etan. Festa herrikoien batzordeko kideek jakinarazi dutenez, aurrena bi astetik behin elkartuko dira, eta martxa hartutakoan, sarriago. Beraz, hurrengo hitzordua ekainaren 4rako jarri dute.