Hizkuntza erabilerarekin lotuta Azpeitian ohikoak diren edo izan daitezkeen zortzi portaeraren inguruko esketxak sortu ditu Euskara Mahaiak. Atzo, ostegunez, argitaratu zuten lehenengo bideoa, eta gaur bigarrena. Hikaz trebe bai, baina nokaz batere ez aritzen direnak jarri ditu ispiluaren aurrean.
Herriko antzerkigileak dira bideoetako protagonistak, eta Udalak azadu zuenez, "eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak" dira esketxen ardatza. Horien bidez, portaeron gainean "hausnartzea eta aldaketa eragitea" nahi du Euskara Mahaiak.
Datorren asteko ostegunean eta ostiralean –maiatzak 29 eta 30– emango dituzte hurrengo bi esketxak, eta udazkenerako utziko dituzte azken lauak.