XJ Auzolanean taldeak Sanjuandegiko festetarako egindako kamiseta gorriak blai eta txokolatez hautseztatuta amaitu dute gaur eguerdian. Umeen Egunak auzoko festak hasi ditu, eta egurald bikaina lagun, jolasean aritu dira 250 haur baino gehiago.
Taldetan banatuta eta bolondres gazteen laguntzarekin, ur jolasetan eta bata bestearen bizkar gainean igota ibili dira haurrak, kale egiten zuena kakao hautsarekin zikinduz; azkenerako bale egin dutenak ere zikin amaitu duten arren. Jolasean ibili ostean, auzo bazkaria egin dute eta 15:30erako haurrak gurasoek jaso beharko dituzte. 16:15ean, berriz, Iagomagoren ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da Sanjuandegin.
Sanjuandegiko festak hasi dira, beraz, eta datozen egunetarako egitarau zabala prestatu du XJ Auzolanean taldeak:
Maiatzak 25, igandea
16:30. Umeen bizikleta lasterketak, YK Ridersen eskutik.
Maiatzak 28, asteazkena
21:00. Bertso afaria, Baigeran. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia arituko dira kantuan.
Maiatzak 29, osteguna
19:00. Kantu Jira eta pintxo poteoa.
21:00. Mus Txapelketarako izen-ematea.
22:00. Mus Txapelketa Ongi Etorri jatetxean.
22:00. Iluntze musikatua: Edu Zardoya eta Sembrando Kaos taldeen emanaldiak.
Maiatzak 30, ostirala: Gazte Eguna
15:00. Kafea eta auzolana.
18:45. Palestinaren aldeko elkartasun ekintza.
19:00. Mantangorriren ongietorria.
19:05. Kalejira, buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
21:00. Gazte afaria.
23:00. Areto dantzen emanaldia.
23:00. Rodeo, Eraldatzen eta Laket taldeen kontzertuak karpan.
23:00. JOS_U, P4UL, House One eta Meritron disko jartzaileen emanaldiak txosnan.
Maiatzak 31, zapatua: Auzo Eguna
10:30. Xake Txapelketa.
11:00. Judo erakustaldia.
13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
13:30. Trikitipintxo poteoa.
15:00. Auzo bazkaria eta bingoa.
18:00. II. Trikifree emanaldia.
18:30. Txokolatada.
19:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
19:00. Kitadelpare txarangaren emanaldia.
20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
22:00. La Txamaren zein Tapia eta Leturiaren kontzertuak.
22:00. DJ Gaupasa, karpan, Javi Hidalgoren eta Kanpaxen eskutik.
Ekainak 1, igandea
06:00. UK03 txarangaren emanaldia.
07:00. Bigantxak eta jolasak.
11:30. Dantzari txikien emanaldia.
13:00. Herri kirol erronka: auzoan jaiotakoak vs. kanpokoak.
16:00. Artisau azoka.
19:45. Zozketa.
20:00. Mantangorriri agurra.