Euskaraldia 2025

Euskaraldia Xoxoten agurtu dute

Nerea Uranga 2025ko mai. 26a, 08:30

Atzo Xoxoten atera zuten argazkia. (Aitziber Besga)

Bukatu da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta azpeitiarrek Xoxoten argazkia aterata agurtu dute. Hika otarraren zozketa egin dute, zenbaki sarituak astebeteko epea izango du saria jasotzeko.

Euskaraldiaren laugarren edizioa atzo bukatu zen, eta Azpeitian Xoxoten agurtu zuten argazki bat aterata. Argazkia egitearekin batera Hika otarraren zozketa egin zuten, zenbaki saritua ateraz. 188 zenbakia izan da saritua eta 136 ordezkoa. Zenbaki saritua duen txartelaren jabeak astebeteko epea izango du saria jasotzeko. Saridunak 619 17 99 84 telefono zenbakira deitu behar du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide