Azpeitiko Feministen Sareak ere elkarretaratzera dei egin die herritarrei, bart Bilbon izan den hilketa gaitzesteko. Izan ere, 43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil du, eta ondoren bere buruz beste egin du. Ama, berriz, Basurtoko ospitalean da, zaurituta. Bihar eguerdian egingo dute protesta ekintza, Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelo hartuta. Jose Antonio Agirre plazan bilduko dira, 12:30ean.