Urrestillan prest dute aurtengo sanjoanetarako egitaraua. Datorren zapatuan hasiko dituzte festen bueltako ekintzak XXI. Herri Krosarekin, eta hurrengo egunean, igandean, Jubilatuen Eguna egingo dute. Gero, hilaren 20an, musika emanaldia eta pilota partidak izango dira, eta larunbatean, berriz, kontzertuak.
Jaiak ofizialki San Joan bezperan, astelehenez, hasiko dituzte pregoia irakurrita eta suziria botata. Gainera, ohiko moduan, zuhaitza sartuko dute gauerdian, eta san joan suaren bueltan dantzan ariko dira herritarrak. Hurrengo egunean, San Joan egunez, ere izango da zer egin, baita San Joan Txiki egunean eta San Joan Hirugarrenean ere. Besteren artean, kalejira, sagardo dastaketa, mus txapelketa, merienda, umeentzako jolasak eta patata tortilla lehiaketa egingo dituzte. Festak lizarra botata bukatuko dira San Joan Hirugarrenean, iluntze partean.
Autobusa hiru egunetan
Ekainaren 21ean, larunbatez, Ostarte, Ezpika eta DJ Kanpaxen emanaldiak izango dira Urrestillan 21:00etan hasita, eta autobus zerbitzua eskainiko dute Azpeititik hara joateko eta Urrestillatik Azpeitira itzultzeko. Joaneko autobusak 20:40an eta 22:30ean izango dira, eta aldiz, itzultzekoak, 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
San Joan bezperan ere eskainiko dute autobus zerbitzua. Azpeititik 20:40an eta 23:00etan aterako dira autobusak, eta Urrestillatik 02:30ean eta 04:30ean itzuliko dira. Bestalde, San Joan egunez ere izango dira autobus zerbitzuak Azpeitia eta Urrestilla artean. Hain zuzen, 19:15ean eta 20:40ean aterako dira autobusak Azpeititik, eta Urrestillatik 03:30ean eta 06:30ean itzuliko dira.
Hona hemen Urrestillako San Joan jaietako egitaraua:
Ekainak 14, zapatua
- 17:00. XXI. Herri Krosa.
Ekainak 15, igandea, Jubilatuen Eguna
- 13:00. Hamaiketakoa.
- 14:00. Bazkaria.
- Bazkal ondoren, bingoa.
Ekainak 20, ostirala
- 19:00. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldia.
- 21:15. Pilota partidak, Txikuri frontoian.
Ekainak 21, zapatua
- 21:00. Kontzertuak: Ostarte, Ezpika eta DJ Kanpax.
Ekainak 23, astelehena, San Joan bezpera
- 21:00. Pregoia eta jaien hasierako suziria.
- Ondoren, herri afaria.
- 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
- 00:30. San Joan sua piztea eta suaren inguruan dantzaldia.
- Jarraian, Laket taldearekin erromeria.
Ekainak 24, asteartea, San Joan eguna
- 09:00. Trikitilari gazteen kalejira.
- 13:15. Buruhandien kalejira.
- 19:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi, Labankada eta DJ Fury.
Ekainak 25, asteazkena, San Joan Txiki eguna
- 12:30. Sagardo dastaketa.
- 14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen-ematea.
- 15:15. Mus Txapelketa.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Merienda.
Ekainak 26, osteguna, San Joan Hirugarrena
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- Ondoren, zuhaitzaren entierroa.