Azpeitiko pilotariek eskuzko Herriartekoko final laurdenetako itzulerako partidak jokatu dituzte gaur arratsaldean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, eta ez dira gai izan joanekoan egindako 2 eta 1ekoa iraultzeko. Gaurkoan eta jokatutako hiru partidatatik bi galdu dituzte, eta bakarri irabazi; horrenbestez, Herriarteko txapelketatik kanpo gelditu da Azpeitia, eta Oiartzunek egingo du aurrera.
Aurreneko partida, kadeteen mailakoa, galdu egin du Ilunpeko pilotariek. Hain zuzen ere, oiartzuarrak 22-9 gailendu zaizkie Arsuagari eta Mendizabali. Gazteen mailan, aldiz, Azpeitikoak nagusi izan dira; Artetxek eta Sarasuak 7-22 irabazi diete Oiartzungo Etxeberriari eta Etxepareri. Nagusietan, ostera, ezin; Egiguren-Egiguren bikoteak 12 tanto besterik ezin izan ditu egin Oiartzungo bikoteak 22 egin dituen bitartean.