'Galbahea' poesia liburua, askoren ahotsetan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 9a, 09:10

Gotzon Barandiaran idazlearen Galbahea poema liburuaren errezitaldi kolektiboa egin zuten atzo arratsaldean, Sanagustinen. Apoa irakurle taldeko kideek nahiz beste hainbat kulturgilek parte hartu zuten emanaldian.

Gotzon Barandiaran idazlearen Galbahea poema liburuaren errezitaldi kolektiboa gauzatu zuten atzo Sanagustin kulturgunean. 18:00etan hasita, eta hainbat herritarren aurrean, Larrabetzuko idazleak ondutako poemak irakurri zituzten hainbat lagunek.

Azpeitiko Apoa –askoren poesia ahotsak– irakurle taldeko kideek ez ezik, Juanra Madariagak, Josu Landak, Iraia Etxebestek, Oier Guillanek, Ainara Lasak, Harkaitz Canok, Mikel Elorzak eta Imanol Ubedak parte hartu zuten errezitaldian.

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide