Beroari aurre egiteko, estali gabeko igerilekura ez ezik, Izarraizko Atea parkeko ur txorroetara joateko aukera izango dute herritarrek aurtengo udan ere. Udalak Gukari jakinarazi dionez, igandean zabalduko dituzte ur txorroak, eta beraz, uda sasoian horiek erabilgarri izango dira, freskatzea nahi duten herritarrentzat.
Bestalde, parke horretako ur putzua zintaz inguratu zuen erakundeak asteburuan; izan ere, hango ur bonba matxuratu egin zen, eta konpondu bitartean, herritarrak hara sartzea saihestu nahi du udalak.