Azpeitiko Udalak argitaratu ditu jadanik udako kirol ikastaroetan onartutakoen zerrendak. Oraingoz, ekainaren 9a baino lehen izena eman duten pertsonekin osatu ditu, baina erakundeak jakinarazi duenez, udako ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik ere, plaza libre batzuk geratzen baitira. Beraz, ekainaren 9tik aurrera egin diren eskaerak aste honetan kudeatuko ditu.
Gutxieneko izen emate kopurura iritsi ez diren ikastaroetan izena eman dutenek harrerara jo dezaketela gogoratu du udalak, informazioa eskatzeko eta dauden aukeren inguruko zalantzak argitzeko. Honako ikastaroak eskainiko ditu uda honetan Azpeitiko Kirol Patronatuak: cycling, total training, TRX, pilates, mantenu gimnasia, GAP, zumba fitness, zumba gold eta total gazte.
Behin behineko zerrendak Azpeitiko Kirol Patronatuaren webgunean ikus daitezke. Igeriketa ikastaroetarako zerrenda, berriz, pasa den astean argitaratu zuten.