Odriozola harategia, Gipuzkoako Tripaki Lehiaketako txapeldun

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 16a, 09:29

Azpeitiko harakina, tripaki onenaren saria jaso zuen unean. (Goiena)

Gipuzkoako Tripaki Lehiaketaren III. edizioa ospatu zuten zapatuan Arrasaten, eta Azpeitiko Odriozola harategiko arduradunek irabazi zuten txapela.

Azpeitiko Odriozola harategia Gipuzkoako Tripaki Lehiaketaren III. edizioko txapeldun izendatu zuten zapatuan Arrasaten. Gipuzkoako 21 harategik parte hartu zuten lehiaketan, eta epaimahaiaren irudiko, Azpeitiko harakinena izan zen aurkeztutako tripakirik onena.

Denbora laburrean bigarren txapela erdietsi du Odriozola harategiak, duela bi aste Gipuzkoako IV. Hanburgesa Lehiaketa irabazi baitzuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide