Asteburuan Azpeitiko Alde Zaharrean bisita gidatuak egingo dituzte

Nerea Uranga 2025ko eka. 17a, 08:30

Bakardadearen kaperako irudi bat. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat eraikin historiko edota parrokiko Bakardadearen kapera ezagutzeko aukera izango dute bisita gidatuetako parte hartzaileek. Larunbatean gaztelaniaz egingo dute bisita eta igandean euskaraz.

Pazko Aste bukaerarekin estreinatuko zuen Urola Turismoak 2025eko Urola, historia eta paisaia bazterrak bisita gidatuen egitasmoa. Bisita gidatuen sorta horren barruko bi hitzordu izango dira asteburuan Azpeitian, hain zuzen ere Azpeitiko Alde Zaharra, Bakardadearen kapera izenburukoak.

Larunbatean gaztelaniaz egingo dute bisita, 12:00etan udaletxearen aurretik hasita. Igandean, berriz, euskaraz izango da bisita gidatua, kasu horretan ere, 12:00etan herriko plazan elkartuta. Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat eraikin bisitatuko dituzte, baita parrokiaren barruan dagoen Bakardadearen kapera ere.

Bisita gidatuetan parte hartzea doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da 688 75 94 29 telefono zenbakira edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua bidalita edota 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide