Egun handia izan zuten atzo, asteartea, Urrestillan. San Joan eguneko prozesioa egin zuten goizean, baina bestelako ekitaldiek hartu zuten herrigunea arratsaldean. Hain zuzen ere, kontzertuak hasi ziren 19:00etan. Andoni Ollokiegi izan zen Urrestilla kantuan eta dantzan jartzen aurrena, eta giro ederra sortu zen haren doinuetara plazan. Ondoren, Labankada eta Fury DJa aritu zuzenean, eta kontzertuak amaitzeko zirela, ekaitza heldu zen Urrestillara, baina festarako gogoz zirenak ez zituen kikildu horrek.
Gaur, San Joan Txiki eguna dute Urrestillan. Hona hemen egitaraua:
- 12:30. Sagardo dastaketa.
- 14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen-ematea.
- 15:15. Mus Txapelketa.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Merienda.