Festa elizatik kalera

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 27a, 08:00

Elizkalean Korputz jaien 50. aldia ospatzen hasi dira. Atzo, meza egin zuten kaleko hildakoen alde, eta, ondoren, Enaitz eta Erkizi trikitilariak aritu ziren zuzenean, Mendizale tabernaren aurrean.

Elizkalean Korputz jaiak ospatzen hasi dira. Aurten, gainera, festen 50. aldia dute, eta are bereziago biziko dituzte Alde Zaharreko kale horretako ospakizunak. Joan den astean erratz txapelketa jokatu ostean, atzo, ostegunez, jaiei ekin zieten, eta 19:00etan, meza egin zuten kaleko hildakoen alde, gitarra doinuen artean. Ondoren, berriz, Enaitz eta Erkizi trikitilariak aritu ziren zuzenean, Mendizale tabernaren aurrean, eta jendetza bertaratu zen.

Hone hemen datozen egunetako egitaraua:

Gaur, ostirala

  • 18:00. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
  • 19:00. Kantu Jirakoen kalejira.
  • 20:30-23:30. Porru DJaren emanaldia.

Bihar, larunbata

  • 13:00. Itsasi taldeko dantzariak.
  • 19:30. Trikitilarien kalejira.
  • 20:00. Lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
  • Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
  • 22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.
  • 24:00. Zozketako zenbaki sariduna aterako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide