Musika doinuekin, kantuan eta dantzan jarraitzen dute Elizkaleko jaiak ospatzen

Ihintza Elustondo 2025ko eka. 28a, 14:01

Korputz jaien 50. aldia ospatzen ari dira Elizkalean. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen nahiz Kantu Jirakoen kalejirak eta Itsasiko dantzarien saioa izan dira, besteak beste. Arratsaldean jarraituko du festak.

Korputz jaiak ospatzen jarraitzen dute Elizkalean. Ostegunean ekin zieten festei, eta atzo ere izan zen zertaz gozatua. 18:00etan hasita, Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoek kalejira egin zuten kale horretan barrena, eta haien saioa amaitu ostean, Kantu Jirakoek hartu zieten lekukoa. Gauean, berriz, Porru DJaren emanaldia izan zen.

Gaur, larunbatez, eguerdian abiarazi dute berriro festa giroa. 13:00etan, Itsasi talde dantzarien saioa izan da, eta giro ederra sortu da Elizkalean.

Iluntzean jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua:

  • 19:30. Trikitilarien kalejira.
  • 20:00. Lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
  • Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
  • 22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.
  • 24:00. Zozketako zenbaki sariduna aterako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide