Azpeitiko Gaztetxeak 20 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute. Ohiko legez, Urola ibaian baltsa jaitsiera ere egingo dute; uztailaren 19an, larunbatez, izango da, 12:00etan hasita. Aurretik, 11:30ean, baltsak ikusgai izango dira plazan.
Baltsak egiteko gaia jakinarazi dute dagoeneko: Gaztetxie vs... izango da. Gainera, baltsak egiteko aukera izango da astelehenean eta asteartean, 16:00etatik aurrera, Gaztetxean bertan. Baltsak egiteko materiala eskuragarri izango dela aurreratu dute Gaztetxeko kideek.