Santioak eta saninazioak 2025

Saninazioetan lan egin nahi duten herritarrek asteartera arte eman dezakete izena

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 2a, 10:04

Plazaren irudia, iazko txupinazoaren orduan.

Hainbat eginkizunetarako kontratatuko ditu herritarrak erakundeak, hala nola aparkalekuak nahiz jai eremuko beste espazio batzuk zaintzeko. Lan horietan aritzeko interesa duten lagunek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman ahal izango dute izena.

Urtero legez, Azpeitiko Udalak hainbat behargin kontratatuko ditu saninazioetarako. Horrenbestez, jai horien bueltan sortuko diren lanpostuetan aritzea nahi duten herritarrek asteartea, uztailaren 8a, bitartean eman ahal izango dute izena. Hainbat eginkizunetarako kontratatuko ditu herritarrak erakundeak, hala nola aparkalekuak nahiz jai eremuko beste espazio batzuk zaintzeko.

Dena den, kontratazioak egiterako hainbat ezaugarri hartuko ditu kontuan udalak. Herritarrek 16 urtetik gora izan beharko dituzte, Azpeitian erroldatuta egon beharko dute eta euskaraz jakin. Halaber, langabea izan beharko du herritarrak, eta epe luzeko langabeak lehenetsiko dituzte. Bestalde, halako eginkizunetan lan esperientzia izatea ere hartuko dute kontuan.

Lan horietan aritzeko interesa duten lagunek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman ahal izango dute izena, aurrez aurre edo modu telematikoan. Gainera, hautaketan parte hartu ahal izateko hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte horiek eskabide orriarekin batera: NAren kopia eta langabezian daudela ziurtatzen duen agiria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide