Azpeitiko Gaztetxea XX. urteurrena ospatzen ari da uztaila honetan, eta hainbat jarduera antolatu dituzte horretarako. Atzo, osteguna, hasi zuten urteurreneko egitarau berezia, Okupazioa antolakuntzarako tresna hitzaldiarekin. Hainbat gazte azaldu ziren gaztetxera solasaldia entzutera.