Ekainaren 26an, festen azken egunean, egin zuen Urrestillako Festa Batzordeak aurtengo sanjoanetarako antolatu duen errifaren zozketa.
Zenbaki nagusia eta haren ordezkoa atera zituzten, baina ez bataren eta ez bestearen jabeak ez dira agertu. Horrenbestez, bigarrenez egin dute zozketa: 4.827 da bigarren zozketako zenbaki saritua; eta 7.316, berriz, horren ordezkoa.