Pourraren hogeita bosgarren aldia antolatu du Gukak, eta inoiz baino apustu gehiago izango dit300 auu jokoak aurten: 300. Gaur, uztailaren 5ean, hasiko da 2025eko Frantziako Tourra Lillen (Frantzia), eta uztailaren 27an bukatuko da Parisen; orduan amaituko da Pourra ere.
Informazio gehiago
Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'25en helbidea: https://azpeitiaguka.eus/pourra/2025.
Sariak
2025eko Pourraren irabazleak 1.692 euro irabazleak 1.800 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.200 euro eta hirugarrenak 600 euro. Horiez gain, 4., 5., 10, 13., 20., 34., 50., 69., 100., 111, 125., 140., 160., 185., 210 eta 299. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten..
Hau da aurtengo sarien zerrenda:
- 1.goak: 1.800 euro.
- 2.goak: 1.200 euro.
- 3.goak: 600 euro.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
- 10.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
- 20.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
- 34.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
- 50.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 69.goak: Erreka Bike-n oparia.
- 100.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 111.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 125.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 140.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
- 160.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 185.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 210.goak: Ziklos Beniren oparia.
- 299.goak: Tiobiboetarako txartelak.
Sari banaketan aldaketa
Pourraren sari banaketa egunez, tokiz eta orduz aldatuko du aurten Gukak. San Inazio bezperan 20:00etan Erdikaleko tonbolan egin beharrean, uztailaren 29an, asteartea, banatuko ditu sariak, 19:00etan, bere Azpeitiko egoitzaren aurrean; Soreasuko Dinamoaren eraikinaren atarian, alegia.