Van der Poelek etapa eta horia, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Gaur irabazteko faborito nagusietakoa zen, eta ez du huts egin. Mathieu Van der Poelek irabazi du Frantziako Tourraren bigarren etapa Boulogne-sur-Merren, eta atzo Philipsen Alpecineko taldekideak jantzi zuen jertse horia berak jantzi du gaur. Tourra irabazteko bi hautagai nagusiak, Pogacar eta Vingegaard, sartu dira helmugan Van der Poelen atzetik.

Gukaren Pourra eguneratuta, buru-buruan jarraitzen du Kai Teamek taldeen sailkapenean; eta bigarren etapa osatuta, honela dago sarituen behin-behineko zerrenda.

Zuzenketak eta eguneraketak

Atzo eta gaur taldeak sartzerakoan egindako hainbat akats zuzendu ditu Gukak. Akatsak zuzendu ahala, lehen etaparen sailkapena eguneratu ere egin dugu; horrenbestez, atzo lehen etaparen emaitzekin argitaratutako hasierako sailkapena aldatuz joan da.

Taldeetan zerbait gaizki jarrita badago, zuzendu beharreko zerbait gelditzen bada, idatzi lasai azpeitia@ukt.eus helbidera eta lehenbailehen zuzentzen saiatuko gara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide