Santioak eta saninazioak 2025

Saninazioetako zezenketetarako abonuak berritu edota eros daitezke gaurtik

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 7a, 10:20

Iazko San Inazio eguneko zezenketaren aurkezpen paseoa. (Andoni Elduaien)

Interneten nahiz zezen plazako txarteldegian eskuragarri izango dira abonuak uztailaren 19a arte. Hilaren 21ean, berriz, sarrera solteak saltzen hasiko dira.

Azpeitiko Zezenzale Batzordea gaur hasiko da aurtengo saninazioetako zezenketetarako abonuak berritzen eta saltzen. Hain zuzen ere, gaurtik uztailaren 19a arte –biak barne– berritu zein eros ditzakete zezenzaleek uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an zezen plazan egingo dituzten zezenketak ikusteko abonuak. Hilaren 21ean, berriz, egun bakoitzerako sarrera solteak hasiko dira saltzen.

Interneten –zezenzale batzordearen azpeitiatoros.com webgunean– edo zezen plazako txarteldegian eskuratu ahal izango dira zezenketetarako abonuak. Gaurtik aurrera, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 13:00etara irekiko ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak zezen plazako leihatilak. Zezenketa egunetan ere irekiko dute zezen plazako txarteldegia sarrera solteak saltzeko, goizean 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik zezenketa hasi bitartean.

Zezenketak

Hauek dira da 2025eko San Inazio ferian Azpeitiko zezen plazan izango diren zezenketak:

Uztailak 31, osteguna. San Inazio eguna

  • Toreatzaileak: Morante de la Puebla,, Daniel Luque eta Juan Ortega.
  • Ganadutegia: Loreto Charro.

Abuztuak 1, ostirala. San Inazio bigarrena

  • Toreatzaileak: Damian Castaño, Jesus Enrique Colombo eta Jose Fernando Molina.
  • Ganadutegia: Ana Romero.

Abuztuak 2, zapatua. San Inazio hirugarrena

  • Toreatzaileak: Paco Ureña, Emilio de Justo eta Borja Jimenez.
  • Ganadutegia: Murteira Grave.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide