Jakinarazi dute San Inazio egunez Azpeitian jokatuko duten esku pilota jaialdia zein pilotarik osatuko duten. 21:30ean hasita, eskuz binakako bi partida ikusteko aukera izango dute zaleek Izarraitz pilotalekuan.
Bi herrikideren arteko lehiak irekiko du jaialdia: Julen Egiguren Egiguren V.a Erostarbek lagunduta ariko da, eta Unai Alberdi Alberdi II.a, Ugartemendiarekin. Jaialdiko partida nagusian, berriz, hiru txapeldun ikusi ahal izango dituzte pilotazaleek kantxan. Altuna III.a buruz buruko txapeldunak nahiz Rezusta binakako txapeldunak osatuko dute bikote bat, eta bestea, Peña II.a sanferminetako lau eta erdiko txapeldunak zein Mariezkurrena II.ak.
Saninazioetako jaialdirako sarrerak salgai daude online dagoeneko, honako lotura honetan. Kantxako sarrerak 30 euroan salduko dituzte, eta 25 euroan, goiko solairukoak. Jaialdiaren egunean, pilotalekuko leihatilan ere salduko dituzte sarrerak.