Pogacarrek aurrena kolkora, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 8a, 18:03

Tadej Pogacar besoak altxatuta garaipena ospatzen Rouenen. (@LeTour, pantaila argazkia)

Tourreko lehen egunetako indartsuenak aurrez aurre lehiatu dira laugarre etaparen azken zati ikusgarrian, eta Tadej Pogacarrentzat izan da azkenean garaipena Roueneko helmugan.

Van der Poel liderra gainditu du esprint txikian Pogacarrek, sailkapen nagusian maillot horiaren denbora berdindu ere bai, baina herbeheretarrak mantendu du lehen postua. Pourran, aldiz, gaur ere lider aldaketa gertatu da: Sigisaga dago orain buruan.

Honela gelditu da gaur taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide