Erlojupekoa Evenepoelentzat, horia Pogacarrentzat, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 9a, 19:12

Remco Evenepoel, gaur. (@LeTour, pantaila argazkia)

Tourraren bosgarren etapa irabazteko faborito nagusia zen Remco Evenepoel, eta pronostikoak ondu ditu Soudal Quick-Stepekoak. Nagusitasunez irabazi du Evenepoelek Caenen jokatu duten 33 kilometroko erlojupekoa. Tadej Pogacar gerturatu zaio gehien, eta saria izan du horrek UAEkoarentzat, bera baita probaren lider berria; Evenepoel, berriz, bigarren postura igo da sailkapen nagusian.

Gukaren Pourran gaur ere aldaketa izan da lehen postuan: Hiru Txirrindulayek taldea dago orain buruan. Honela dago uneotan taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide