Atzoko erlojupekoaren biharamunean, Tourreko sailkapen nagusiaren borrokan dabiltzanek atseden hartzea-edo erabaki dute gaur, eta Ben Healey (EF Education-Easypost) izan da egoerari etekin onena atera diona. Irlandarra bakarrik iritsi da Vire Normandieko helmugara eta Frantziako Tourrean lehen garaipena eskuratu du, 200 kilometrotik gorako ibilbide gorabeheratsuan azken 42 kilometroak bakarrik egin ondoren.
Healyk hasieran parte hartu duen ihesaldian sartu da Mathieu Van der Poel ere; zortzigarren helmugaratu da herbeheretarra, Healyrengandik ia lau minutura, eta atzo Pogacarrek kendu zion maillot horia berreskuratu du horrela, segundo bakar batengatik izan bada ere.
Pourran ere aldaketa izan da sailkapenaren buruan –Tourreko lehen sei egunetatik bostetan gertatu bezala–: Txarrijanan Potie dago orain lehen postuan. Honela gelditu da gaur taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.