Udal ordezkariek hil honetako bigarren udalbatzarra egingo dute bihar, asteartearekin. Ohiko bilkura uztailaren 1ean egin zuten, eta biharkoa ezohikoa izango da. Izapide kontuak landuko dituzte hautetsiek, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian, eta ezohiko bilkura izanik ez da galdera-erreguetarako tarterik izango.
Honako hau da biharko bilkuraren gai zerrenda:
1. Azpeitiko Udalaren 2024. ekitaldiko kontu orokorrak onartzea.
2. Eragozpenen eta kontrol organoen txostenen aurkako ebazpenen urteko txostenaren berri ematea.
3. Udal langileen %0,5eko soldata igoera osagarria onartzea, 2024ko ekainaren 26ko 4/2024 Errege Dekretu Legearen 6.2 artikuluaren arabera.