Sailkapeneko oilarren artean erabaki da Tourraren zazpigarren etapa, eta oilarretan oilarrenarentzat izan da sari potoloa. Aurtengo bigarren etapa garaipena lortu du Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) Mur-de-Bretagnen, baita sailkapen nagusiaren lehen postua berreskuratu ere. Bestetik, erorketa aipagarria gertatu da bukaerarako sei kilometro inguru falta zirela; Movistarreko Enric Mas tartean izan da, baina Pogacarren taldekide Joao Almeida eta Santiago Buitrago (Bahrain Victorious) izan dira kaltetuenak. Hirurak daude Pourrako taldeetan: hemezortzitan Mas, hemeretzitan Buitrago eta 253tan Almeida; aurtengo Pourran laugarren txirrindulari hautatueta izan da portugaldarra.
Gukaren Pourran, hain zuzen, aldaketarik ez du utzi buruan gaurko etapak: Txarrijanan Potie taldeak jarraitzen du lehen postuan. Honela dago uneotan taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.