Tourraren bigarren asteburua esprinterrentzat aproposa izatea aurreikusten zen, eta Laval Espace Mayenneko helmugan horrela izan da. Esprintean erabaki da zortzigarren etapa, eta Jonathan Milan (Lidl-Trek) izan da azkarrena; orain arte Pogacarrena zen maillot berdea soinean erabili du italiarrak, eta bihartik aurrera ere maillot bera jantziko du, baina erregularritatearen sailkapeneko burua berea delako.
Gukaren Pourran seigarren txirrindulari hautatuena da aurten Milan; 187 taldetan agertzen da haren izena. Tourrean ez da sailkapenaren buruan aldaketarik izan gaur, baina bai Pourran: Kukubiltxo da orain lehen postuan dagoen taldea. Honela dago uneotan taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.