Merlierrek bigarrena, Almeida etxera, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2025ko uzt. 13a, 17:09

Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Deceuninck) ia ezustekoa eman arren, Tourraren bederatzigarren etapa ere esprintean erabakiko zela zioten pronostikoek ez dute hutsik egin azkenean. Châteaurouxeko helmugan, matxura baten erruz atzo esprinta lehiatu ezinda gelditu zen Tim Merlierrek (Soudal-Quick Step) aurrea hartu dio atzoko irabazle Jonathan Milani, bere bigarren garaipena erdietsiz.

Joao Almeida (UAE Team Emirates) izan da gaurko etapako bigarren izen nagusia; izan ere, lasterketa utzi du portugaldarrak, herenegungo eroriaren ondorioak gainditu ezinda. Gukaren aurtengo Pourran laugarren txirrindulari aukeratuena izan da Almeida: 253 taldetan dago.

Tourraren sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan gaurkoan ere, baina bai Pourran: Kinttela taldea dago orain buruan. Gaurkoa eta gero, honela dago taldeen sailkapena; eta honela, sarituen behin-behineko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide