Ate jota dira santioak eta saninazioak. Horren erakusle da Azpeitiko Udala gaur hasiko dela festetako egitarauaren programa etxez etxe banatzen. Askotariko ekintzak prestatu dituzte erakunde horrek, herriko eragileek nahiz Marea Arroxak aurtengo jaietarako.
Festen aurkezpena ostegunean egingo du udalak, eta datozen egunetan jarriko du eskuragarri beste hizkuntza batzuetara itzulitako jaien programa.
Hona hemen datozen egunetan eta asteetan herrian izango diren ekitaldien egitaraua:
Uztailak 18, ostirala
- 11:00-13:30 eta 16:00-19:00. Andoni Bastarrikaren hondarrezko eskultura tailerra, plazan.
Uztailak 19, zapatua
- 11:00. 22. Azpeitia Hiria auto klasikoen rallya, epaitegi ondo plazan hasita.
- 22:00. Fresstyle moto cros erakustaldia, zezen plazan.
Uztailak 20, igandea
- 19:00. Azpeitia Dantzanen barruan, Itsasiren emanaldia, Soreasu antzokian.
Uztailak 24, osteguna
- 19:00. Kodaore judo taldearen erakustaldia, plazan.
Uztailak 25, ostirala, Santio Eguna
- 10:00. 40. Cesar Valverde txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan.
- 10:30. Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz txistulri taldearen goiz eresia.
- Ordu berean, Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan, Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatuta. Ondoren, kalejira Erdikaletik plazara. Plazan ekitaldia egingo dute.
- 11:00. Eskualdeko ganadu erakusketa, Astotegian.
- 11:00. 25. Gazta Lehiaketa, Azoka Plazan.
- 12:00. 51. Sagardo Txapelketa, plazan.
- Ordu berean, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Libe Goenaga bertsolariak ariko dira kantuan kioskoan. Era berean, Laja II.a, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola trikitilariek girotuko dute plaza.
- 13:00. Kantujirakoen saioa, Sanagustinpetik hasita.
- 18:00. Errekortarien Txapelketa, zezen plazan.
- 18:30. Mute zirko ikuskizuna, Done Jakue kalean.
- 18:30. Jainekin txarangaren emanaldia, Landetatik abiatuta.
Uztailak 26, zapatua
- 17:30. Artzain Txakur Lehiaketa, Olazko belardian.
- 18:30. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan.
- Ondoren, parrillada.
- 22:00. Kilimak eta Heitxi taldeen kontzertuak, plazan.
Uztailak 27, igandea, Umeen Eguna
- 11:00. Goiz eresia Itsasi dantza taldeko eta Luis Beltzaren dantza suelto eskolako ikasleekin. Horrez gain, korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta Banda Gazteak lagunduta.
- 12:00. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa.
- 13:00. Erraldoien kalejira Alde Zaharrean. Arrasateko, Iruñeko, Zarauzko, Elgoibarko, Txantreako, Urduñako, Errotxapeako, Iruñeko Alde Zaharreko, Añorgako, Pasaiko, Buztintxuriko (Iruñea), Barañaingo, Tafallako, Mendillorriko, Errotxapeako Iturri Plazako, Zizur Nagusiko, Lazkaoko, Azpeitiko, Errezilgo eta Urrestillako erraldoiek osatuko dute desfilea.
- 14:30. Haurren eta gaztetxoen bazkaria, plazan.
- 15:30. Umeentzako jolasak Alde Zaharrean.
- 16:00. 45. Inazio Deuna txirrindularitza saria, Perez Arregi plazatik abiatuta.
- 18:30. Desenkajonamentua.
- 22:00. Udal Musika Bandaren pasodobleen kontzertua, plazan.
Uztailak 30, asteazkena, San Inazio bezpera
- 11:00. Hamaiketakoa, plazan.
- 12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa.
- Ondoren, Udal Musika Bandaren, Izarraitz txistulari taldearen, Arrasateko gaiteroen nahiz erraldoien zein buruhandien kalejira.
- Gero, Skapaie elektrotxarangaren emanaldia.
- 15:00. Herri bazkaria, plazan.
- 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 18:30. FrontOi Txiki Fest, Done Jakue kalean. Cold Revenge, Jipoituak, Yakovlev42 eta Inguma taldeek eskainiko dituzte emanaldiak.
- 19:00. DJ Jon, Olazko Amaren plazan.
- 19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Parrokiako koruko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek parte hartuko dute kantuz, Itziar Urbieta organistak lagunduta.
- Ordu berean, Los Incansables txaranga.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:00. 3Indarrok elektrotxaranga kalez kale.
- 21:30. Debrass Banda taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. DJ Elepunto, Olazko Amaren plazan.
- 22:30. Puro Relajo taldearen emanaldia, plazan.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atea parkea.
- 23:30. Balantza taldearen erromeria, txosnagunean.
Uztailaren 31, osteguna, San Inazio eguna
- 09:30. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
- 10:10. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara.
- 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean.
- 11:00. Meza, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta. Parrokiako koruak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, Ignacio Arakistain organista lagun dutela.
- 12:30. Gauerdi txaranga, kalez kale.
- 12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 12:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
- 17:30. Bigantxak (Arno ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 17:30. Azken fakirra ikuskizuna, Olazko Amaren plazan.
- 18:30. Zezenketa.
- 19:00. Oria txaranga, Landetatik abiatuta.
- 19:00. Flamenko poteue Burrumba taldearekin, Alde Zaharrean.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 20:30. Parrillada, plazan.
- 21:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.
- 22:00. Aurrez aurre taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 23:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik, Izarraizko Atea parkean.
- 23:30. Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.
- 01:00. UKBil taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Kontzertua, txosnagunean.
Abuztuaren 1a, ostirala, San Inazio bigarrena
- 10:00. Goiz eresia, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Arrasateko gaiteroen eskutik.
- 10:30. Herriko agintarien ongietorria Loiolan. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Alundiko ordezkariak han izango dira.
- 11:00. Meza, Loiolako basilikan, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta. Parrokiako koruko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek parte hartuko dute, Itziar Urbieta organistak lagunduta.
- 11:00. 14. Bakailao Txapelketa, plazan.
- 12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan.
- 15:00. Bakailao jana, Azoka Plazan.
- 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazatxoan.
- 17:30. Bigantxak (Lopene ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 18:00. Bigarren kuadrillen arteko olinpiadak, Alde Zaharrean.
- 18:30. Zezenketa.
- Ordu berean, Los Pasai txaranga, kalez kale.
- 19:00. Zesta punta partidak, Izarraitz pilotalekuan.
- 20:00. Etxera jantokiaren irekiera, Azoka Plazan.
- 22:00. Rodeo taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 22:00. Muxutruk erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 23:30. Brigade Loco taldearen kontzertua, plazan.
- 01:00. Sedientos de Cumbia taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 02:30. Tatxers taldearen kontzertua, txosnagunean.
Abuztuaren 2a, zapatua, San Inazio hirugarrena
- 06:00. Incansables txaranga, kalez kale.
- 07:00. Bigantxak (Marques de Saka ganadutegia), Done Jakue kalean.
- 12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aurkeraketa, zezen plazan.
- 18:30. Zezenketa.
- 19:00. Jainekin txaranga, kalez kale.